jauzi nabegazioa. Joan zuzenean eduki nagusira

Zure elektrizitate-kontratuko eskaerak

Bigarren mailako menua

Bigarren mailako menuaren amaiera

  1. Hasiera
  2. Zure elektrizitate-kontratuko eskaerak
  3. Iradokizunak
  4. Kontsumorako Arbitratze Sistemara

Kontsumorako Arbitratze Sistemara

Eduki nagusiaren hasiera

CHC Energían zu entzuteko gaude

Kontsumorako arbitraje sistema

CIDE HC ENERGÍA, SA  Kontsumorako Arbitraje Sistemara atxiki da Espainia osoan, energia zerbitzuak bere bezeroekin izan ditzakeen auziak ebazteko.

Mekanismo estrajudiziala da Kontsumorako Arbitraje Sistema. Erabateko inpartzialtasunez, independentziaz eta konfidentzialtasunez jarduten duen erakundea da, modu azkar, bakun eta eraginkorrean lan egiten duena, bezeroarentzako inolako kosturik gabe.

Zein udalerritan aplikatzen da?

Espainiako lurralde nazional osoan aplikatzen da, eta autonomia erkidegoetako arbitraje batzordeetara eta arbitraje batzorde nazionalera mugatzen da.

Zein gaiei buruz aplika daiteke arbitraje sistema CIDE HCENERGIArekin?

Enpresa merkaturatzailearen erantzukizunarekin zerikusia duten gaien inguruan CIDE HCENERGIArekin sortutako gatazketan aplikatu daiteke arbitrajea, hain zuzen ere arreta pertsonalari eta energia elektrikoaren kontratazioari, fakturazioari eta kobrantzei buruzko gatazketan.

Beraz, arbitrajetik kanpo geratuko dira enpresa banatzailearen ardura diren gai guztiak, besteak beste, honako hauek: hornidura puntuei alta eta baja ematea; instalazioen egiaztapena eta aldizkako ikuskapena egitea; energia bideratzea eta horniduraren kalitatea zein etenak; neurketa ekipoen irakurketa eta kalibraketa; baita energiaren enpresa banatzaileen garatutako beste edozein jarduera ere.

Halaber, 3.000 eurotik gorako erreklamazioak ere arbitrajetik kanpo geratuko dira.

Noiz jo daiteke arbitraje sistemara CIDE HCENERGIArekin?

Kontsumorako Arbitraje Sistemara hotzeko, energia elektrikoko kontratuaren titularrak CHC Energíari erreklamazio bat aurkeztu behar dio aldez aurretik, hain zuzen ere bezero guztiei eskuragarri jarritako bideetako bat erabiliz:

Idatzi bat bidaliz helbide honetara: Capitán Haya 1,3º Sur. 28020, Madrid.

  • Erreklamazioetarako telefono-zenbaki honetara deituta: 900 813 745
  • Helbide elektroniko honetara idatzita: reclamaciones@chcenergia.es

Halaber, CIDE HCENERGIAren bulego komertzialetan ere autonomia erkidego mailako erreklamazio orriak daude eskuragarri.

Erreklamazioa aurkeztu zen egunetik 30 egun igaro badira, eta bertan adierazitako gertaeren inguruko desadostasuna konpondu ez bada (enpresa merkaturatzailearen erantzukizuna dena, alegia), bezeroak Kontsumorako Arbitraje Sistemara jo dezake.

Nola jarri daiteke abian Kontsumorako Arbitraje Sistemaren prozedura?

Kontsumorako Arbitraje Sistemaren prozedura abian jartzeko, energia elektrikoaren titularrak Arbitraje Eskaera bat egin beharko du Kontsumorako Arbitraje Batzorde Nazionalaren edo Autonomia Erkidegoetako Arbitraje Batzordeetako baten aurrean.

Arbitraje eskaera egiteko dokumentua esteka honetan deskarga dezakezu: http://arbitrajedeconsumo.mspsi.es/cyudescarga.html

Zein pauso jarraitzen ditu Kontsumorako Arbitraje Sistemak CIDE HCENERGIArekin?

  • Bezeroak arbitraje eskaera aurkezten du Kontsumorako Arbitraje Batzorde Nazionalaren edo Autonomia Erkidegoetako Arbitraje Batzordeetako baten aurrean.
  • Agiri hori jasotzen duen Arbitraje Batzordeak egiaztatuko du eskaera horrek bi baldintza hauek betetzen dituela:
    • Gatazkaren gaia CIDE HCENERGIA merkaturatzailearen erantzukizuna dela.
    • Kontratuaren titularrak erreklamazioa aurkeztu duela CIDE HCENERGIAk horretarako ezarritako bideetako bat erabiliz, eta 30 egun igaro direla hori aurkeztu zuenetik.
    • Erreklamazioa 3.000 eurotik beherakoa dela.

  • Kontsumorako Arbitraje Batzordeak ahalegina egingo du bi alderdiek adostasuna lortzeko, arbitroek gatazkaren berri izan baino lehen, betiere bi aldierdietako batek bitartekaritza horri uko egin ez badio.
  • Adostasuna lortzen bada, “adiskidetze laudo” batekin amaitzen da prozesua eta epai judizial baten eraginkortasun maila bera du horrek.
  • Bitartekaritza bidez adostasunik lortzen ez bada, Kontsumorako Arbitraje Batzordeak gatazka ebazteko arbitro edo arbitraje elkargo bat izendatzen du (dokumentazio guztia, alegazioak, probak eta abar bilduz).
  • Amaitzeko, “laudo” izeneko ebazpena ematen du. “Adiskidetze laudoak" bezalaxe, epai judizial baten balio bera du laudo horrek, eta gatazka ebazten du.
  • Beste edozein informazio emateko, Kontsumorako Arbitraje Sistemaren webgunera jo.

Eduki nagusiaren amaiera