jauzi nabegazioa. Joan zuzenean eduki nagusira

Lege-oharra

Eduki nagusiaren hasiera

Webgunearen titularra

Lege ohar honek arautzen ditu CIDE HCENERGIA, S.Ak, aurrerantzean CHC ENERGIAk, C/ Capitán Haya 1 3ºSur 28020 Madrid helbidean, A74255282 zenbakidun IFZrekin bere www.chcenergia.es URLan, aurrerantzean “webgunean”, erabiliko dituen Zerbitzu eta Edukiak. CIDE HCENERGIA Madrilgo Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago, 26.537 liburukian, 67. folioan, 8. atalean, M-478238 Orrian.

Sarbide eta erabilera baldintzak

CIDE HCENERGÍAk Interneteko erabiltzaileentzako eskuragarri jarri du www.chcenergia.es webgunea, CIDE HCENERGIA enpresaren jarduerak, produktuak eta zerbitzuak ezagutzera eman eta horiei buruzko informazioa emateko. Erabiltzaileak doan sartu ahal izango dira webgune horretan. Hala ere, eduki zein zerbitzu jakin batzuk erabiltzeko, erabiltzaileak aldez aurretik izena eman beharko du, hain zuzen ere horien Baldintza Berezietan xedatutako baldintzetan.

www.chcenergia.es webgunera sartu edo hori erabiltzen duena erabiltzailea dela jotzen da, eta horrek esan nahi du berariaz, erabat eta inolako erreserbarik gabe onartzen dituela klausula hauetan zehaztutako baldintza, ohartarazpen eta gainerako lege ohar guztietan ageri diren xedapenak, baita Baldintza Berezietan xedatutakoak ere, webguneko zerbitzuen eta edukien arabera, batzuetan horiek nolabait osatu, ordezkatu edo aldatu baititzakete. Ondorioz, erabiltzaileak arreta handiz eta osorik irakurri behar du dokumentu hau, hain zuzen ere webgunea erabiltzen hasten den momentuan, bertan aldaketak egin baitaitezke.

Webgune honetan sartzeak ez du inolako harreman komertzialik sortzen CIDE HCENEGÍAren eta erabiltzailearen artean.

CIDE HCENERGÍAK eskubidea dauka edozein momentutan webgunearen edukia eta ezarpenak eguneratu, aldatu, behin behinean eten, ezabatu edo mugatzeko, baita aldez aurretik jakinarazi gabe, estekak eta webgunearen bidez lortutako informazioa eguneratu, aldatu, behin behinean eten, ezabatu edo mugatzeko, eta horren aurrean ez du inolako erantzukizunik izango.

Erabiltzaileak indarrean dagoen legeriaren, fede onaren printzipioen eta oro har onartutako ohituren arabera erabiliko ditu zerbitzu zein edukiak, eta konpromisoa hartzen du webgunea erabiltzean ordena publikoa ez hausteko, bereziki Konstituzioak eta gainerako legeriak aitortutako oinarrizko eskubide eta askatasun publikoak gutxietsi edo urratu gabe. CIDE HCENERGÍAk ez du erantzukizunik izango webgunearen bidez emandako informazio edota zerbitzuak ez badira ongi erabiltzen; hau da, zerbitzu edo datu horiek gaizki atzitu edo erabiltzen badira, erabiltzailearen erantzukizuna izango da oso-osorik.

Izaera pertsonaleko datuak babestea

Webgune honetan sartzean, erabiltzaileak ez du bere buruari buruzko informaziorik eman behar. Hala ere, zerbitzu jakin batzuk erabili edo eduki jakin batzuk ikusi ahal izateko, erabiltzaileek izaera pertsonaleko datu batzuk eman beharko dituzte aldez aurretik. Kasu horretan, erabiltzaileak bermatzen du emandako datu pertsonalak benetakoak direla. Halaber, konpromisoa hartzen du datu horietan aldaketarik badago, horien berri emateko.

Erabiltzaileak izaera pertsonaleko daturik ematen badu, Webgune honetan bildutako datu pertsonalak fitxategi batean gordeko dira, eta CIDE HCENEGÍA izango da horren arduraduna. Fitxategi horretan webgunearen bidez egindako eskaera zein kontsultei arreta eta jarraipena emateko tratamendua emango zaie datuei, baita energia hornidurari, eta egiaztapen zein asistentzia teknikoa osagarriak emateko zerbitzuak kudeatu eta emateko ere; horrez gain, promozioetan, zozketetan, lehiaketetan edo inkestetan parte hartzeko ere tratatuko dira datu horiek. Datua pertsonalak ematen dituen momentuan horren guztiaren berri emango zaio erabiltzaileari, eta beharrezkoa bada, onespena eskatuko zaio, hain zuzen ere 1999ko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak, Datu Pertsonalak Babestekoak (aurrerantzean DPBLO) eta hori garatzen duen Araudiak xedatutako moduan.

Fitxategiaren enpresa arduradunak datuak lagako ditu baldin eta erabiltzailearekin zehaztutako harremana garatu, bete eta kontrolatzeko beharrezkoa bada, baita DPBLOk xedatutako baldintzak ematen direnean ere. Izaera pertsonaleko datuak biltzean emango zaio horren berri erabiltzaileari. Datuen beste edozein lagapen egiteko, interesatuak horretarako berariazko onespena eman beharko du aldez aurretik.

Edonola ere, Webguneko eduki inprimakietan ezingo da hirugarren pertsonen daturik eman, baldin eta Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoak 5.4 artikuluan xedatutako baldintzen arabera, hirugarren pertsona horrek aurretiko onespena eman ez badu. Obligazio hori betetzen ez bada, eta izaera pertsonaleko datuen esparruan bestelako ez-betetzerik gertatzen bada, erantzukizuna erabiltzailearena izango da soilik.

Datuak atzitu, zuzendu, ezeztatu eta aurkaratzeko eskubideak legeak xedatutako baldintzetan erabiltzeko, CIDE HCENERGÍAri jakinarazpen idatzia bidali helbide honetara: Seguridad de la Información, C/ Capitán Haya 1 3ºSur 28020 Madrid

Segurtasun neurriak

2007ko abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuak, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko Lege Organikoaren Araudia garatzen duenak, VIII. Tituluan xedatutakoa aplikatuz, CIDE HCENERGÍAK konpromisoa hartzen du erabiltzaileak Webgunean emandako datuen segurtasun obligazioak betetzeko. Horretarako, eskuragarri dituen baliabide tekniko guztiak ezarriko ditu erabiltzaileak webgunearen bidez emandako datuak galdu, gaizki erabili, aldatu, baimenik gabe erabili edo lapurtzea ekiditeko. Hala ere, arestian aipatutako eragotzi gabe, Erabiltzaileak kontuan hartu behar du Interneteko segurtasun neurriak ez direla menderaezinak.

Jabetza intelektual eta industriala

CIDE HCENERGÍAREN jabetzakoa da webgune hau. Erabiltzaileak aitortu eta onartzen du webgunean ageri diren edukien edota bestelako elementuen (horien barne markak, logotipoak, izen komertzialak, testuak, irudiak, grafikoak, errotuluak, softwarea eta abar, zerrenda honetan gehiegi sakondu gabe) jabetza industrialeko eta jabetza intelektualeko eskubideak CIDE HCENERGÍAREN titularitatekoak direla, baldin eta beste titular bati dagozkionak direla adierazten ez bada. Webgune honetako edukiak deskargatu edo bertako edozein orri kopiatu edo inprimatzeko baimena ematen da, baldin eta erabiltzaileak erabilera pertsonal eta pribaturako erabiltzen baditu bakarrik. Erabiltzaileak ezingo du webgune honetako edukia erreproduzitu, banatu, transmititu, itzuli edo hein batean ala erabat aldatu. Horrez gain ezingo du edozein modu edo baliabide erabiliz, helburu publiko edo komertzialetarako bertako edukia aldatu ere, ezta iturriak aipatuta ere, baldin eta ez badu CIDE HCENERGÍAREN berariazko baimenik. Aipatu berri diren eskubideak urratzen badira, kasuan kasu dagozkion prozedura estrajudizial edo judizialak abian jarri ahal izango dira. CIDE HCENERGÍAK ez du inolako lizentzia edo baimenik ematen jabetza intelektual eta industrialeko eskubideen aurrean, ezta webguneari, edo bertan ageri diren zerbitzu zein edukiei lotutako eskubide edo jabetzaren inguruan ere.

Webgunearen eta bertako zerbitzuen funtzionamenduagatiko bermeen eta erantzukizunen salbuespena

Webgunea erabiltzailearen ardurapean erabiliko da soilik, eta beraz, CIDE HCENERGÍAK ez du inolako erantzukizunik izango webguneko edukiak eta webgunearen bidez lortutako informazioa erabili edo gaizki erabiltzeagatik, birus informatikoen ondorioz, funtzionamendu akatsen ondorioz, edo zerbitzuan edota transmisioan egondako eteteen ondorioz erabiltzaileen sistema informatikoetan sor daitezkeen kalteen aurrean.

CIDE HCENERGÍAK berariaz uko egiten dio webgune honetako orrialdeetan ageri den informazioak izan ditzakeen errore, akats edo gabezien ondorioz erabiltzaileak izan ditzakeen kalte edo galeren aurrean. Erabiltzaileak CIDE HCENERGÍA salbuesten du webgunean nabigatzean zehar sor diezaiokeen fidagarritasun, erabilgarritasun edo itxaropen faltsuekiko erantzukizunetatik.

Webgunearen barne hirugarren estekak egongo dira, hain zuzen ere Internet bidez eskuragarri dagoen informazioa errazteko asmoz. Beraz, CIDE HCENERGÍAk ez du esteka horiek direla eta inolako erantzukizunik izango.

Jurisdikzioa eta legeria aplikagarria

Espainiako legeriaren xedapenak arautuko dituzte Erabilera Baldintza Orokor hauek.

Webgunearen edukiei eta agiri honetan xedatutakoaren aplikazioari eta betetzeari buruzko auzirik sortzen bada, Erabiltzailearen helbideari dagozkion epaite eta auzitegien jurisdikzioaren mende jartzen dira CIDE HCENERGÍA eta erabiltzailea. Erabiltzailearen helbidea Espainiatik kanpo badago, Erabiltzailea eta CIDE HCENERGÍA, dagozkien eskumenei uko eginez, Madrilgo epaitegi eta auzitegien jurisdikzioaren mende jartzen dira.

Google Analytics

Gure webguneak Google Analytics erabiltzen du, webgunea aztertzeko zerbitzua, hain zuzen ere Google Inc enpresak eskainitakoa. Google Inc enpresaren helbidea hau da: 1600 Amphitheatre Parkway, Mountain View (California), CA 94043, USA (aurrerantzean, “Google"). Google Analytics zerbitzuak cookie-ak erabiltzen ditu, hau da, zure ordenagailuan kokatutako testu fitxategiak, era horretan, webgunea nola erabiltzen duten aztertzeko.

Cookie-ak webgunearen erabilerari buruz sortzen duen informazio (IP helbidea barne) zuzenean bidaliko eta gordeko da Google-k AEBtan dituen zerbitzarietan. Google-k informazio hori erabiliko du gure izenean, webgunearen erabilerari buruzko jarraipena egin ahal izateko, webgunearen jarduerari buruzko txostenak igortzeko, eta webgunean jarduerari eta Interneten erabilerari buruzko bestelako zerbitzuak emateko. Legeriak hala eskatzen badu, edo hirugarrenek informazio hori Google-en izenean prozesatzen badu, informazio hori hirugarrenei transmititu ahal izango die Google-k. Google-k ez du zure IP helbidea lotuko eskuragarri duen beste inolako daturekin.

Datuen edo informazioaren tratamenduari uko egin diezaiokezu, hain zuzen ere cookie-ak erabiltzeari uko eginez. Horretarako, zure nabigatzailean horretarako ezarpen egokia hautatu beharko dugu. Hala ere, jakin ezazu hori eginez gero, agian ezingo dituzula webgune honetako funtzio guztiak erabili. Webgune hau erabiltzean, Google-i zuri buruzko informazioari tratamendua emateko baimena ematen diozu, hain zuzen ere arestian aipatutako moduan eta xedeetarako.

Eduki nagusiaren amaiera