jauzi nabegazioa. Joan zuzenean eduki nagusira

Seguro tranquilidad

Eduki nagusiaren hasiera

CHC Energían zuregandik hurbil egon nahi dugu beti. Zure ondoan izango gara une gogorretan ere.

CHC Energíaren bezero izateagatik, guztiz doan izango duzu gure Seguro Tranquilidad.

Zer estaltzen du aseguruak?

Gure Seguro Tranquilidad izenekoak egoera kaltegarri zehatzak estaltzen ditu, 750 €-ra arte bezeroak duen hornidura elektrikoko kontratu bakoitzeko.

Zeintzuk dira ESTALITAKO EGOERAK?

  • Nahi gabeko langabezia, langile gisa kontratu mugagabea baduzu. Bi ordainketa arte jasoko dituzu, bakoitza 375 €-koa.
  • Aldi baterako ezintasuna (aldi baterako baja) gaixotasun edo istripu , baten ondorioz, baldin eta autonomoa, funtzionarioa edo aldi baterako kontratua duen besteren konturako langilea bazara. Bi ordainketa arte jasoko dituzu, bakoitza 375 €-koa. Ospitalizazioa gaixotasuna edo istripu baten ondorioz, baldin eta langabea, etxeko langilea edo ikaslea bazara, edota lan egiten ez baduzu. Bi ordainketa arte jasoko dituzu, bakoitza 375 €-koa.
  • Ezintasun iraunkor absolutua istripu baten ondorioz, zuetako edozeinena, zuen lanbidea edozein dela ere. 750 €-ko ordainketa jasoko duzu.
  • Heriotza istripu baten ondorioz, , zuetako edozeinena, lan-egoera edozein dela ere. 750 €-ko ordainketa egingo da.

Estalitako egoera guztietan 750 €-ra arte bermatzen dizkizugu elektrizitate kontratu bakoitzeko.

EGOERA HORIETAKO BATEAN BALDIN BAZAUDE, DEITU 900 848 847 DOAKO TELEFONO ZENBAKIRA.

EZBEHARRIK GERTATU EZ BADA ETA ZURE ZALANTZA SEGURO TRANQUILIDAD ASEGURUAREN FUNTZIONAMENDUARI BURUZKOA BADA, JAR ZAITEZ HARREMANETAN ZURE CHC ENERGÍAKO ORDEZKARIAREKIN. FAKTURAREN GOIALDEAN AURKITUKO DUZU TELEFONO ZENBAKIA. ATSEGINEZ ERANTZUNGO DIZUGU.

Hasieran, 60 eguneko gabealdia egongo da langabezia egoeraren kasuan, eta 30 egunekoa gaixotasunaren edo gaixotasun eta ospitalizazioaren ondorioz geratutako aldi baterako ezintasunaren kasuan. Gainerako estaldurek ez dute inolako gabealdirik. Estaldurak 90 urte izan arte iraungo du istripuzko heriotzen kasuan, edota 65 urte izan arte gainerako estalduren kasuan.

“CNP Partners” aseguru-etxeak bermatutako asegurua.

Eduki nagusiaren amaiera