jauzi nabegazioa. Joan zuzenean eduki nagusira

  1. Hasiera
  2. Elektrizitate Tarifak eta Eskaintzak
  3. Ordutegiaren arabera bereizitako tarifa

Ordutegiaren arabera bereizitako tarifa

Eduki nagusiaren hasiera

CHC Energiak eskainitako ordutegiaren arabera bereizitako tarifa hautatu dute Espainiako etxebizitza askok, familiaren aurrekontuan aurrezteko aukera egokia izan baitaiteke.

Tarifa mota horrek prezio ezberdinak zehazten ditu ordutegiaren arabera. Ordutegiaren arabera bereizitako tarifa elektrikoek Puntako kontsumo epeak (handienak) eta Bailara kontsumo epeak (apalenak) dituzte zehaztuta.

Nola aplikatzen dira ordutegiaren arabera bereizitako tarifa elektrikoak?

Puntako tarifaren eta Bailara tarifaren ordutegiak ezberdinak dira urteko sasoiaren arabera, eta Espainiako ordu aldaketara egokitzen da. Apirila eta urria bitarte udako ordutegia ezartzen da; eta azaroa eta martxoa bitarte, berriz, neguko ordutegia.

Kontratatutako tarifen arabera, Puntako eta Bailara orduak honela banatzen dira:

2.0DHA edo 2.1DHA tarifetarako:

Neguko ordutegia

  • Puntakoa: 12:00ak eta 22:00ak bitarte.
  • Bailara (Prezio murriztua): 22:00ak eta 12:00ak bitarte.

Udako ordutegia

  • Puntakoa: 13:00ak eta 23:00ak bitarte.
  • Bailara (Prezio murriztua): 23:00ak eta 13:00ak bitarte.

 

Errentagarria al da ordutegiaren arabera bereizitako tarifa elektrikoen sistema kontratatzea?

Gomendagarria izan daiteke baldin eta kontsumoaren % 30 gutxienez tarifa elektrikoaren Bailara ordutegiaren barne egiten bada.

Nola atera onura gehien ordutegiaren arabera bereizitako tarifa elektrikoei?

Tarifei ahalik eta onura gehien ateratzeko modu eraginkor bat honako hau da: irizpide erraz batzuk jarraituz, energia gehien behar duten jarduerak antolatzea . Adibidez, etxean, gure gomendioa honako hau da:

  • Garbigailua, lehorgailua eta ontzi garbigailua tarifa elektriko murriztuko ordutegian erabiltzea. Hori eginda, kontsumo elektrikoan % 40 bitarteko aurrezpena egitea lortuko duzu.
  • Goizetan prestatu janaria, Bailara tarifa elektrikoaren ordutegian, merkeagoa baita. Astelehenetik ostiralera lanera joan behar baduzu, aprobetxa itzazu asteburuak.

Nola kontratatzen dira ordutegiaren arabera bereizitako tarifa elektrikoak?

Jar zaitez harremanetan zugandik gertuen dagoen bulego komertzialarekin eta gure aholkulariek arreta pertsonalizatua emango dizute. Zure kontsumo ohiturak aztertu ondoren, zure premietara gehien egokitzen den tarifa proposatuko dizute, eta zure kasuan ordutegiaren arabera bereizitako tarifa elektrikoa aukerarik onena ote den ebaluatuko dute.

Aurki ezazu zugandik gertuen dagoen CHC bulegoa.

Eduki nagusiaren amaiera