jauzi nabegazioa. Joan zuzenean eduki nagusira

CHC zure zalantzak konpontzeko

  1. Hasiera
  2. CHC zure zalantzak konpontzeko
  3. Argindarrari alta nola eman

Argindarrari alta nola eman

Eduki nagusiaren hasiera

Industria, Turismo eta Energia Ministerioak zehazten du argindarrari alta emateko kostua. , Kostua ezberdina izango da etxebizitza berria bada eta alta lehen aldiz eskatzen bada, edo garai batean argindarra bazuen eta horri baja eman bazitzaion. Argindarrari alta emateko prezioak ez dauka zerikusirik merkaturatzailearekin, dagokion eskualdeko elektrizitate banatzailearen aurrean bitartekari hutsa baita.

Zein dokumentazio behar da etxebizitza berri batean argindarrari alta emateko?

Lehenengo okupazioko etxebizitza bada, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko duzu merkaturatzailearen aurrean: lehenengo okupazioko lizentzia, nortasun agiria, bizigarritasun zedula, behe tentsioko instalazio elektrikoaren ziurtagiria eta jabetza eskritura edo alokairu kontratua.

Zein dokumentazio behar da bigarren okupazioko etxebizitza batean argindarrari alta emateko?

Zure etxebizitzak aldez aurretik argindarra izan badu, etxebizitza berriaren kasuan eskatzen den dokumentazio bera aurkeztu beharko duzu, bizigarritasun zedula eta lehenengo okupazioko lizentzia izan ezik.

Zenbat balio du etxebizitza berri batean argindarrari alta emateak?

Argindarrari alta emateko prezioa zenbait faktoreen araberakoa da, baina batez ere kontratatutako potentziaren araberakoa. Argindarrari alta ematean, honako kontzeptu hauengatik ordaindu behar da: eskuratzeko eskubideagatik, luzapen eskubideagatik, atxikidura eskubideagatik eta berme gisa ezartzen den gordailuagatik. Azken hori kalkulatzeko, kontratatutako potentzia kontuan hartuta, berrogeita hamar ordutan sortuko litzatekeen hileko kontsumo teorikoa zehazten da.

Zenbat balio du bigarren okupazioko etxebizitza batean argindarrari alta emateak?

Kasu honetan, eskubide berdinengatik ordaindu beharko duzu, luzapen eskubideagatik izan ezik, hori hiru urterako ordainduta geratzen baita. Beraz, hiru urteko epe hori amaitu baino lehen eman bazen baja, ez duzu luzapen kosturik ordaindu beharko.

Zenbat balio du argindarrari alta emateak?

Egungo tarifak hauek dira: 19.40 EUR/kW eskuratzeko eskubideagatik, 17.37 EUR/kW luzapen eskubidearengatik eta 9.04 EUR/kW atxikidura eskubideagatik. Zenbateko horri guztiari BEZaren zenbatekoa gehitu behar zaio.

Eduki nagusiaren amaiera